XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan Vasiaren aurpegian baietza agertzen zela ikustean, hasi zen ohe gainean jauzika, hainbesterainoko poz eta alaitasunez zilipurdiak egiten, non gela osoa dardaraz jarri baitzuen.

Schumkovek utzi egiten zion.

- Beno Vasia, eser zaite - esan zuen azkenean Arkadiik, bera ohe gainean esertzen zelarik.

- Ez dakit nondik hasi.

Zirrada gozo baten menpean, elkarri begira egon ziren luze.

- Nor da bera Vasia? - Artemieva andereñoa! isilkatu zuen Schumkovek, zorion ikarazko ahotsez.

- Ez da posible! - Aurretik hari buruzko argitasunez, asea zintudan, eta gero nola ez nizun ezer esaten, ez zara konturatu.

O Arkadii! Asko kostatuko zitzaidan esatea.

Honenbeste beldur nion hitzegiteari! Denak porrot egingo zuen beldur nintzen, baina, hala ere maite nuen Arkascha.

Jainko nirea! Hau istorioa! - jarraitu zuen ahots etenez, hainbat sentimendu nahasiz, urduri -.

Garai hartan senargaia zuen; (...).